XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

penitentzia eta otoitz egiten zuten, duintasunez ondo jantzi eta jainkozko iradokimenaren pean beren artelan sakratuei ekin ahal izateko.

Batzuk baliteke monjeak izatea, baina beste batzuk ez.

Kanpotik heltzen ziren irudien ospea beti handiagoa zen, batez ere sakratutzat jotako lekuetatik iristen baziren: Lur Santutik, Ekialdetik, Erromatik eta, agian, Santiagotik.

Jatorri miresgarriak sarri aipatzen ziren, mirarizko agerpenen baten kontakizunari lotuta, esaterako, zuhaitz baten zuloan (Encina-ko Ama Birjinaren kasuan), edo haitzulo batean (Andre Mari Angostokoa).

Baina beste zenbait kasutan, Birjinari gehitutako erlikiek emango diote bermerik preziatuena.

Bertoko eskulangileek egindako obrekiko gutxiespenak beren esku arruntetatik atereak izaki, baliteke irudion sorkuntza leku askotan atzeratu izana.

Akabera ez zen inoiz bukatzen zuhaitz-enborraren lanketarekin; estaldura batez osatu behar zen, itxura naturalagoa har zezan.

Hori dela eta, pinturaz baliatzen dira eta, aurreragoko faseetan, urreztadura eta beste tratamendu oparoago batzuk erabiltzen hasi ziren.

Oso-oso irudi gutxi egiten dira; aparteko enkarguak dira, material arrotz eta garestiak erabiliz eginak: bolia edo alabastroa.

Banaka batzuk zurez landuta daude eta zilarrezko orriz estaltzen dira, irudia (aurpegia eta eskuak izan ezik) forruztatzeko.

Horrelaxe egiten dira Andre Mariaren irudirik ospetsuenak, esaterako, Gasteizko Santa Mariarena, gaur egun kontserbaturik ez badago ere.

Frantses erromanikoan Orcivalgo eta Beaulieu-koak nabarmentzen dira; espainiar erromanikoan, Astorgakoa eta Toledoko biak (Altxorrekoa eta Sagrariokoa).

Sevillako katedralaren Egoitza gotikoa eta Plasenciako Sagrariokoa datoz jarraian.

Nafarroa bereziki aberatsa da zilarrezko estaldura daukaten gotiko garaiko irudietan: Orreagako biak (Titularra eta Altxorrekoa) eta Lizarrako Puykoa eta Zangozako Rocamadorrekoa horrez gain, Iratxe edo Iruñekoak daude, geroago estaliak.

Gaia, euskarri gisa balio dion zura alegia, baztertu eta metal preziatuaren dirdirapean ezkutaturik geratzen da, sakratuaren errainua hobeto islatzeko.